San Mames eta Lezama


SAN MAMES
1910ean Bilboko Athletic Klubeko presidentea zela, taldearentzako futbol zelai berria eraikitzeko beharra ikusi zen. Momentu hartararte taldeak jolasetako zelaiean jolasten zuen. Kokagune egokia San Mamesen aurkitu zuten, Bilboko Bide Nagusiaren amaieran. 
Guztira 50.000 pezeta behar izan ziren San Mames eraikitzeko. Obrak 1913ko urtarrilaren 20ean hasi eta urte bereko abuzturako amaitu zituzten. Futbol zelaia Manuel Maria Smith arkitektuak diseinatu zuen. Manuel Ortuazar abadeak San Mames bedeinkatu ostean lehen partidua ospatu zen, 1913ko abuztuaren 21ean, Iruneko Racing eta Athletc Klubaren artean.
Inauguratu zenetik hainbat aldiz handitu behar izan da futbol zelaia. Izan ere, 1913ean 3.500 bat pertsonarentzako tokia baino ez zeukan San Mamesek. Lehen handipena 1925ean egin zen, eta obrak amaitu zirenerako 9.500 pertsona kabitzen ziren San Mames hartan. Horretarako Kaputxinoseko grada berria eraiki zen.
Futbolerako ez ezik, kultura ekitaldietarako ere erabili izan da San Mames. Adibidez, Euskaltzaindiak euskararen aldeko kontzientzia pizteko eta dirua biltzeko antolatu zuen Bai Euskarari kanpaina handiaren amaierako jaialdia San Mames futbol zelaian izan zen, 1978ko ekainaren 17an.

1950eko hamarkadan hasierarako San Mamesek 35.000 pertsonarentzako tokia zeukan jadanik. Hamarkada hortan eraiki zen futbol zelaia identifikatzen duen arku famatua, zehazki 1952. urtean eraiki zen. Arkuarekin batera tribuna printzipala eraiki zen, eta horrela San Mamesen 47.000 pertsonarentzako tokia egin zen.

1982an Espainian ospaturiko Futboleko Munduko Koparako, markagailu elektroniko berriak instalatu ziren. Bilboko Athletic Kluba Txapeldunen ligarako sailkatzean FIFAk ezarritako arau zorrotzak zirela eta, estadioaren gehienezko edukiera, gaur egun dauden 40.000 jarlekuetara igaro zen, ipar eta behe gradetan jarlekuak ipiniz. Horrez gain, tribunak eta futbol zelaia banatzen zituen hesiak kendu zituzten.




San Mames Barria
San Mames futbol zelai zaharkitua aspaldi geratu zitzaion txiki Bilboko Athletic Klubari. Batetik oraingo zelaiaren edukieraren mugaketak, bazkide gehiago izateak ekarriko lukeen diru-sarrera handiagoak ekiditen ditu. Eta bestetik, futbol-zelaiak ez ditu hainbat segurtasun arau betetzen. Horregaitik, zelaia handitu eta birmoldatzeko Norman Foster arkitekto britainarraren egitasmo bat aurkeztu zen 1990eko hamarkadaren erdialdera. Futbol zelaia berriak zaletu gehiagorentzako tokia izango zuenez, klubak bazkide gehiagoren inskribaketa sustatu zuen "Sozio izateko apuntatu zaitez" delako kanpainiaren bitartez. Etorkizuneko bazkide izan nahi zutenei, 5.000 pezeta aurrez ordaintzeko eskatu zitzaien.



LEZAMA


1971an inauguratu ziren Lezamako instalazioak, eta Athletic Clubek talde profesionalaren lanerako zentro baten beharrari erantzuten dio, baita Clubaren beste mailetako futbol eskola gisa ere.
Lezama herrian kokatuta daude, Bilbotik 10 kilometrora. Lezaman Athleticen eta Athletic EFT (emakumezkoak) lehen taldeak biltzen dira, eta, horiekin batera, oinarrizko futbolaren hamar talde, lehen mailara iritsi aurretik jokalari batek gainditu beharreko mailak. Bilbao Athletic (Bigarren maila B), emakumezkoa B, Jubenilen bi talde (19 tik 17 urte artekoak), bi kadete (16 eta 16 urtekoak), bi infantil (14 eta 13) eta bi Alebin (txikienak, 12 eta 11 urtekoak) dira Athleticen oinarria osatzen dutenak, talde profesionala osatzen duten jokalariak bertan formatzen dira.
Lezamako instalazioek 14,76 hektarea dituzte guztira, belarrezko lau zelai arauzko neurriekin eta belar artifizialeko bi, hauek ere arauzko neurriak dituztenak. Horrez gain, pabiloi estalia, belar artifizialekoa, gimnasioa, frontoia, mediku zentroa, biltegiak eta jokalarientzako egoitza. Era berean erabiltzaileek parkinga eta taberna dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario