miércoles, 23 de noviembre de 2011

Traje ofizialaren aurkezpena

Athletic Clubeko lehen taldeak bere traje ofizialaren aurkezpena egingo du azaroaren 22an, asteartean, 13:30etatik aurrera Guggenheim Museoan. Jantzia Fuentecapala E.A.k diseinatu du, eta horren bitartez dotoretasuna eta modernitatea transmititu gura du.
Traje ofizialak jantzi grisa antrazita da, artile Merinoz egina Super 120’s iruterekin; kotoiko popelinaren alkandora zuria; seta naturalezko gorbata, gorri eta gris perla marraduna; gerrikoa eta larruzko zapatak goma beltzarekin. Kanpotik gabardina labur beltza ehun teknikoan “janzkera bikoitza” efektuarekin.Bestalde, sport casual janzkerak kotoi zuriko pike poloa, eskuin mahuka beltzak azpildura gorriak eta beltzak; eta kotoi beltzezko praka garbiketa entzimatikoarekin ditu.

lunes, 21 de noviembre de 2011

Europa logue


Athletic club-slovan bratislava 2011-12-01  21:05


Paris saint germain-Athletic 2011-12-14 19:00 

viernes, 18 de noviembre de 2011

Guk Athletizale amorratuak gara,baina beti jokalariren bat egongo da gehien gustatzen zaiguna,guztiak gustuko dituzu benetan zure taldea delako baina beti dago norbait garaitzen zaizuna.
Guk JULEN GUERRERO, JAVI MARTINEZ ETA TOQUEROREN jarratzaileak gara.

JULEN GUERRERO
Guk uste dugu benetan jokalari bikaina izan dela athletic-en historia,
eta gainera uste dugu izan dela adibide bikaina,beti burua altzatuta eroalako
eta bere taldekoek animatzen zituelako.


JAVI MARTINEZ 
Berriz jokalari honetaz pentsatzen dugu orain dauden jokalarietatik onenetarikoa dela. Athletic-en
bihotza dela uste dugu, bera zelaian ez badu aski nabaritzen delako, eta gainera joku eta defentsa ugari ematen dio taldeari.



GAIZKA TOQUERO 
Honek berriz, jokalari ona da bebai eta gehien eskertzen dioguna bere konpromisioa eta bere jarrera zelaian.Toquero zelaian badago partida guztiz aldatzen da eta ez da inoiz nekatzen, baloi guztian presionetan dago,ez du bat be ez galdutzat ematen, eta hori bai lan zoragarria mutiko honek egiten duena.

Ordutegiaren aldaketa

FLP-k Athletic Cluberi jakinarazi dio Ligako hamahirugarren jardunaldiari dagokion Athletic Club-Granada CF azaroaren 27an, igandean, 19:45ean hasiko dela San Mamesen, telebista kateek hala eskatuta.
Undiano Mallenco epailea izendatu du EEFF-k Athletic Club-Granada partida zuzentzeko.

miércoles, 16 de noviembre de 2011

Athletic Clubeko Museoa

Athletic Club-en garaikurren eta erakusketen aretoa errealitate argia da. San Mamesen bihotzean kokaturik, bertara sartzeko tribuna nagusiko 26-27. atetik jo behar da. Athletic Club-en garaikurren eta erakusketen aretoak aukera paregabea ematen digu iragan zuri-gorrian murgiltzeko eta klubaren ondareaz gozatzeko. Sentimenduz betiriko mundua topatuko duzu eta benetako testigantzak izango dituzu eskura.Areto horretan futbolaz betetako mende batetik gora bildu da. Zaletuek atseginez ikus dezakete zelan garatu den kirol horretako tresneria eta, zehatzago, Athletic Club-ena.

lunes, 14 de noviembre de 2011

Asteburu honetan futbol barik

Asteburu honetan ez da futbolik egon. Seleksioa jokatu egin duelako.
Hurrengo astean jarraituko dugu zuei berriak aurkezten.

lunes, 7 de noviembre de 2011

Fernando Amorebieta

Amorebietak atzo athleticen errekor berri bat bete zuen: Urrutia atzetik gehienetan kanporatua izan dena. Errekorrak Urrutia zuen 6 urtetan eta berak gainditu du, baina 3 urteeetan.
 Lehiaketa Batzordeak Amorebieta, zigortuta,  babestu egin du.  Era berean, Athletic Clubek Fernando Amorebieta hurrengo partiduan jolastea nahi du.