viernes, 23 de diciembre de 2011

Albacete-Athletic Club, Kopan

Athletic Clubek Kopako final zortzirenak jokatuko du Albaceteren kontra, gaur egin den zozketaren arabera. Orain arte ipinitako datak hauek dira: urtarrilaren 4a, Carlos Belmonten eta urtarrilaren 11a San Mamesen. Orduak zehazteke daude.
1/8
Kordoba-Espanyol 
Mirandes-Racing
Real Madril-Malaga
Bartzelona-Osasuna
Valentzia-Sevilla
Alcorcon-Levante
Albacete-Athletic Club
Real Sociedad-Mallorca

1/4
A-Kordoba-Espanyol / Mirandes-Racing
B-Real Madril-Malaga / Bartzelona-Osasuna
C-Valentzia-Sevilla / Alcorcon-Levante
D-Albacete-Athletic Club / Real Sociedad-Mallorca
1/2
A-D
C-B



miércoles, 21 de diciembre de 2011

Ospitalera bisita

Gizonezkoen eta emakumezkoen Athletic Clubeko jokalariek urtero egiten den Basurtoko eta Gurutzetako ospitalen bisita gauzatu dute astelehenean, abenduak 19, 13:00etan.


lunes, 19 de diciembre de 2011

Iriondori omenaldia

Athletic Club-Real Zaragoza partidaren atarikoetan Rafa Iriondori omenaldia egin zaio San Mamesen. Jokalari eta entrenatzaile ohia Athletic Clubeko talderik ospetsuenetariko batetik bizirik dagoen bakarra da eta berriz Katedraleko soropilera irten da Kluba eta zaleen esker ona jasotzeko.

Oscar De Marcosen lesioa

Oscar de Marcos: Jokalariak abenduaren 17an, larunbatean, Real Zaragozaren aurkako partidan, gernubide distalaren urradura izan zuen eta hiru zauri ebakidun makatuak izterrondoko eta eskrotoaren aldean. Berrosatze eta kirurgia-josturaren ostean erietxean segitzen du. Arazorik sortu ezean sendagiria emango diote abenduaren 19an, astelehenean. Astebeteko atsedena gorde beharko du.

viernes, 2 de diciembre de 2011

Ander Herreraren egoera





Ander Herrera: Vicente San Sebastian erietxean ingresaturik dago, hilaren 1ean San Mamesen jokatu zen partidaren ostean gastronteritis zorrotza pairatu eta gero. Hobera doa eta arazorik sortu ezean dotozen orduotan sendatzea jasoko dau etxera joateko.