viernes, 23 de diciembre de 2011

Albacete-Athletic Club, Kopan

Athletic Clubek Kopako final zortzirenak jokatuko du Albaceteren kontra, gaur egin den zozketaren arabera. Orain arte ipinitako datak hauek dira: urtarrilaren 4a, Carlos Belmonten eta urtarrilaren 11a San Mamesen. Orduak zehazteke daude.
1/8
Kordoba-Espanyol 
Mirandes-Racing
Real Madril-Malaga
Bartzelona-Osasuna
Valentzia-Sevilla
Alcorcon-Levante
Albacete-Athletic Club
Real Sociedad-Mallorca

1/4
A-Kordoba-Espanyol / Mirandes-Racing
B-Real Madril-Malaga / Bartzelona-Osasuna
C-Valentzia-Sevilla / Alcorcon-Levante
D-Albacete-Athletic Club / Real Sociedad-Mallorca
1/2
A-D
C-B



miércoles, 21 de diciembre de 2011

Ospitalera bisita

Gizonezkoen eta emakumezkoen Athletic Clubeko jokalariek urtero egiten den Basurtoko eta Gurutzetako ospitalen bisita gauzatu dute astelehenean, abenduak 19, 13:00etan.


lunes, 19 de diciembre de 2011

Iriondori omenaldia

Athletic Club-Real Zaragoza partidaren atarikoetan Rafa Iriondori omenaldia egin zaio San Mamesen. Jokalari eta entrenatzaile ohia Athletic Clubeko talderik ospetsuenetariko batetik bizirik dagoen bakarra da eta berriz Katedraleko soropilera irten da Kluba eta zaleen esker ona jasotzeko.

Oscar De Marcosen lesioa

Oscar de Marcos: Jokalariak abenduaren 17an, larunbatean, Real Zaragozaren aurkako partidan, gernubide distalaren urradura izan zuen eta hiru zauri ebakidun makatuak izterrondoko eta eskrotoaren aldean. Berrosatze eta kirurgia-josturaren ostean erietxean segitzen du. Arazorik sortu ezean sendagiria emango diote abenduaren 19an, astelehenean. Astebeteko atsedena gorde beharko du.

viernes, 2 de diciembre de 2011

Ander Herreraren egoera





Ander Herrera: Vicente San Sebastian erietxean ingresaturik dago, hilaren 1ean San Mamesen jokatu zen partidaren ostean gastronteritis zorrotza pairatu eta gero. Hobera doa eta arazorik sortu ezean dotozen orduotan sendatzea jasoko dau etxera joateko.

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Traje ofizialaren aurkezpena

Athletic Clubeko lehen taldeak bere traje ofizialaren aurkezpena egingo du azaroaren 22an, asteartean, 13:30etatik aurrera Guggenheim Museoan. Jantzia Fuentecapala E.A.k diseinatu du, eta horren bitartez dotoretasuna eta modernitatea transmititu gura du.
Traje ofizialak jantzi grisa antrazita da, artile Merinoz egina Super 120’s iruterekin; kotoiko popelinaren alkandora zuria; seta naturalezko gorbata, gorri eta gris perla marraduna; gerrikoa eta larruzko zapatak goma beltzarekin. Kanpotik gabardina labur beltza ehun teknikoan “janzkera bikoitza” efektuarekin.Bestalde, sport casual janzkerak kotoi zuriko pike poloa, eskuin mahuka beltzak azpildura gorriak eta beltzak; eta kotoi beltzezko praka garbiketa entzimatikoarekin ditu.

lunes, 21 de noviembre de 2011

Europa logue


Athletic club-slovan bratislava 2011-12-01  21:05


Paris saint germain-Athletic 2011-12-14 19:00 

viernes, 18 de noviembre de 2011

Guk Athletizale amorratuak gara,baina beti jokalariren bat egongo da gehien gustatzen zaiguna,guztiak gustuko dituzu benetan zure taldea delako baina beti dago norbait garaitzen zaizuna.
Guk JULEN GUERRERO, JAVI MARTINEZ ETA TOQUEROREN jarratzaileak gara.

JULEN GUERRERO
Guk uste dugu benetan jokalari bikaina izan dela athletic-en historia,
eta gainera uste dugu izan dela adibide bikaina,beti burua altzatuta eroalako
eta bere taldekoek animatzen zituelako.


JAVI MARTINEZ 
Berriz jokalari honetaz pentsatzen dugu orain dauden jokalarietatik onenetarikoa dela. Athletic-en
bihotza dela uste dugu, bera zelaian ez badu aski nabaritzen delako, eta gainera joku eta defentsa ugari ematen dio taldeari.



GAIZKA TOQUERO 
Honek berriz, jokalari ona da bebai eta gehien eskertzen dioguna bere konpromisioa eta bere jarrera zelaian.Toquero zelaian badago partida guztiz aldatzen da eta ez da inoiz nekatzen, baloi guztian presionetan dago,ez du bat be ez galdutzat ematen, eta hori bai lan zoragarria mutiko honek egiten duena.

Ordutegiaren aldaketa

FLP-k Athletic Cluberi jakinarazi dio Ligako hamahirugarren jardunaldiari dagokion Athletic Club-Granada CF azaroaren 27an, igandean, 19:45ean hasiko dela San Mamesen, telebista kateek hala eskatuta.
Undiano Mallenco epailea izendatu du EEFF-k Athletic Club-Granada partida zuzentzeko.

miércoles, 16 de noviembre de 2011

Athletic Clubeko Museoa

Athletic Club-en garaikurren eta erakusketen aretoa errealitate argia da. San Mamesen bihotzean kokaturik, bertara sartzeko tribuna nagusiko 26-27. atetik jo behar da. Athletic Club-en garaikurren eta erakusketen aretoak aukera paregabea ematen digu iragan zuri-gorrian murgiltzeko eta klubaren ondareaz gozatzeko. Sentimenduz betiriko mundua topatuko duzu eta benetako testigantzak izango dituzu eskura.Areto horretan futbolaz betetako mende batetik gora bildu da. Zaletuek atseginez ikus dezakete zelan garatu den kirol horretako tresneria eta, zehatzago, Athletic Club-ena.

lunes, 14 de noviembre de 2011

Asteburu honetan futbol barik

Asteburu honetan ez da futbolik egon. Seleksioa jokatu egin duelako.
Hurrengo astean jarraituko dugu zuei berriak aurkezten.

lunes, 7 de noviembre de 2011

Fernando Amorebieta

Amorebietak atzo athleticen errekor berri bat bete zuen: Urrutia atzetik gehienetan kanporatua izan dena. Errekorrak Urrutia zuen 6 urtetan eta berak gainditu du, baina 3 urteeetan.
 Lehiaketa Batzordeak Amorebieta, zigortuta,  babestu egin du.  Era berean, Athletic Clubek Fernando Amorebieta hurrengo partiduan jolastea nahi du.


                                   

viernes, 28 de octubre de 2011

lunes, 24 de octubre de 2011

Golik hoberenak!

Hauek dira gustoko ditugun gol batzuk.
Hona hemen Athletic-en historia golik hoberenak.
Bideo honetan agertzen da athletic-eri salbazioa emon zion gola 2007.garren urtean.
Llorentek primerako jokaldia egiten du ezker aldetik bi jokalari atzean utziz eta azkenik denok dakigunez
"el pase de la muerte"egin zuen Yesteri eta golan amaitu zuen.
Athletic urte batez salbatuta zegoen eta beste urte bat gelditua izango zen lehen mailan.



Hemen daukagu Julen Gurreroren golik hoberenak. Eta beheko bideoan bere 100. gola. Gure ustez Julen Guerrero jokalari oso handia izan zen, eta asko gustatzen zaigu.





Hau Javi Martinezek egin zuen trizikloa da.

Llorenteren golak aipatu behar ditugu bera izan zelako Athletic behin eta berriro salbatu diguna.

Nola ez, Errege kopa finalean Toqueroren gola. Hau historian geldituko da betiko.

lunes, 3 de octubre de 2011

Kongoko umeak Athletic-eko abestia kantatzen


Hona hemen kongoko umek athletiko abestia abesten.
Benetan zoragarria da! Guk bideo hau naiz eta ehun mila biderrez ikusita ere oraindik uleak puntan jartzen zaizkiguz. Espero dugu zuen gustokoa izatea.