Berriak


Mutilen Berriak:
Athletic Clubek 1-CD Mallorcak 0
Athletic Clubek 1-0 irabazi dio RCD Mallorcari eta 45 punturekin kokatzen da sailkapenean, goiko postuei begira. Llorentek, lehen zatiko hamabigarren minutuan, egin du partidaren gol bakarra Ibairen falta erdiraketa buruz errematatu ostean.Gure taldeak merezimenduak egin ditu partida irabazteko, baina baloi jabetzan partikularki eta jokoan orokorrean erakutsi duen nagusitasunak ez du islarik izan markagailuan. Azkenean hiru puntuak etxean geratu dira. Susaeta, Iturraspe, De Marcos, Aurtenetxe eta Herrera txartela baten faltan daude zigortuak izateko.Orain helburu bakarra da ostegunean Lisboan jokatuko den finalerdietako joaneko partida. Zurigorriek asteartean arratsaldez abiatuko dira Portugaleko hiribururantz.Partida hasi baino lehenago minutu bateko isiltasuna bete da Iñigo Cabacas zale zurigorriaren omenez.
 

Athletic Clubek 1 Real Oviedok 0
 
Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Real Oviedori gutxi kontatzeko duen norgehiagokan. Ander Herrerak egin du gola 74. minutuan. Emaitza honekin Athletic Clubek ostiralean, hilaren 23an, Madrilen egingo den final zortzirenetarako, eta gainerako kanporaketetarako, zozketan egongo da. Bi eta zeroko emaitzarekin amaitu da final hamaseirenetako kanporaketa eta, joaneko partidan ez bezala, gehiago kostatu zaio gure taldeari asturiarrak mendean hartzea. Esan bezala norgehiagoka ez da beste mundukoa izan, baina oraingo honetan askozaz aukera gutxiagorekin eraginkortasuna handiagoa izan da, edo antzekoa behinik behin, aurpegia eman duen arerioaren aurka.
Oviedok, joanekoan bezala, partida zuzena planteatu dio Athletic Clubi, hau da, presioa goian, lerroa Barriorengandik ahalik eta urrunen eta baloi luzeak borrokara, defentsatik eta batez ere atezainaren oinetatik. Eta zurigorriek lehia ondo hasi badute ere, Muniainek aukera garbia izan du hirugarren minutuan Susaetaren pase bat eskuinez areatik bertatik kanpora errematatuz, norgehiagokaren bilakaera ez da horren pozgarria izan.



Athletic Clubek 2 Zaragozak 1
Athletic Clubek etxeko garaipena erdietsi du Zaragozaren aurka 2-1 irabazi ondoren, nahiz eta berrogeita hamar minutuz jokalari bat gutxiagoz jokatu. Susaetak eta Toquerok egin dituzte gure golak eta Ponziok bisitariena, penaltiz. Hirugarrenean bai, beheko talde batek ez du punturik urratu San Mamesen eta asko kostatu den arren, taldeak urtea Ligan 22 punturekin amaituko du, europar postuetatik gertu eta Kopan asteazkenean aurrerapauso bat emateko asmoarekin.
Rafa Iriondo jokalari eta entrenatzaile ohiari omenaldi publikoa egin zaion egunean, garaipena justua izan da oso, talde bakar batek beste behin ere hiru puntuen bila aritu baita, nahiz eta Athleticek ohi baino zailtasun handiagoak izan dituen. Paraleloan, debutak zein zailak diren jakin badakigu, ederto gainera, eta ezin da esan epaileak bere egunik borobilena izan duenik. Okerrena da zorte txar horrek zurigorrien proposamena zeharo baldintzatu duela, norgehiagokak bide erosoago baitzeraman lehen hogei minutuetan. Gainera, horren ondorioz eta Lehiaketa Batzordeak balizko helegiterik onartu ezean, Javi Martinezek 2012an Ligako lehen partida ezin izango luke jokatu erakutsi dioten txartel gorria dela eta.



Athletic Clubek 1 Racingek 1
Athletic Clubek eta Real Racing Clubek bana berdindu dute San Mamesen, Aurtenetxek eta Alvarok, biek buruz, egin dituzte golak frustrazioa sortu baino ez duen emaitza osatuz. Beste behin ere, Athletic nagusi izan da norgehiagokan, gure taldea izan da baloiaren monopolioa izan duena, zurigorriek aukera gehien sortu dituzte, Bielsarenak izan dira garaipenaren aldeko apustu garbia egin duten bakarrak, baina arerioak azken uneotan lehia berdindu egin du (jada hirugarrenez Ligan) partida osoan atera joan den bigarren jaurtiketan.Berdinketa krudela, batez ere aurretik ipintzea zenbat kostatzen duen kontuan hartuta eta nola heldu den, sailkapenaren erdialdean mantentzen gaituena eta, Europa Leagueren tramitea albo batera utzita, hurrengo igandean espero zaigunaren aurrerapena, edo hirugarren kapitulua, Granadaren aurka galdu, Racingen aurka berdindu eta Zaragoza falta baitzaigu Ligako urtea amaitzeko. 




Mallorcak 1 Athletic Clubek 1
Athletic Clubek banako berdinketa lortu du Mallorcari eginiko bisitaldian. Alvarok, partida hasi eta berehala eta Amorebietak, lehen zatiaren azken txanpan, golak egin dituzte aukera gutxiko partidan. Etxekoek gehienetan ekimena gure taldeari utzi diote, baina norgehiagokaren azken hamar minutuetara arte ia ez dira abagunerik ikusi. Halaz ere, puntua ez da txarra eta, beti esaten den legez, igandean Racingen aurka ona bihurtu beharko dugu.Egia esan, partidak planteamenduen pronostikoei eutsi die oraingo honetan ere. Batek daki zer gertatuko zen Mallorcak ia lehen jokalditik aldeko golik gabe jokatu behar izanez gero, baina lehia horrela planteatu da. Gure atzelariak ez dira finegi ibili eta bigarren minutuan harrobikoa den Alvarok aldaratzea hartu du eta baloia sareetara bidali du. 
Caparrosen mutilek aurreko planarekin segitu dute, hau da baloia eta ekimena Athletic Clubi uztea, baina hala eta guztiz ere, lehen minutuetan nahiko goian presionatu dute, baloia beti Amorebietaren oinetan utziz jokoa antolatzeko orduan.



Athletic Clubek 2 Slovan Bratislavak 1
Athletic Clubek 2-1 irabazi dio Bratislavako Slovani, joaneko partidaren emaitza errepikatuz eta baita markagailuaren nondik norakoak, hau da, aurreratu egin da, eslovakiarrek berdindu dute eta bigarren golari esker garaipena erdietsi du. De Marcosek eta Susaetak egin dituzte gure taldearen golak eta Sebok bisitariena.Emaitza honi esker Athletic Clubek multzoko sailkapena lehen postuan amaituko du, sailkatuta zegoen jada, eta hurrengo fasean, final hamaseirenetan hain zuzen ere, datorren urteko otsailaren 16an eta 23an jokatuko dena, bigarren partida San Mamesen jokatuko du oraingo multzoko bigarren sailkatu baten aurka edo, baliteke, Champions Leaguetik kanporatua geratuko den multzoko hirugarren lau txarrenetariko batekin.
Arerioa edozein izanda ere, eta abenduaren 14an Parisen edozein emaitza lortuta ere, lehoiek lehen fasea bikain bat burutuko dute helburuak soberan betez. 



Athletic Clubek 0 Granadak 1


Athletic Clubek 0-1 galdu du Granada CF-ren aurka. Iñigo Lopezek egin du lehen zatian partidaren gola. Porrot honen eskutik amaitu da bolada ona, eta orain garrantzitsuena da bolada on berri bati lehenbailehen ekitea. Eta merezi gabe bada ere lehia galtzen denean, gauza bat argi izatea komenigarria litzateke: arazoa ez da igo berriak edo sailkapenaren beheko partean daudenen aurkako norgehiagoketan punturik ez urratzea, baizik eta ohitura hartzea talde gehienak San Mamesera planteamendu horrekin etorriko direla (askok ere ziur euren etxean ere egingo dutela) eta horren aurrean konponbideak bilatu behar ditugula puntuak ateratzeko. Aitzitik, Athleticek bere jokatzeko erari eutsi dio eta estilo hori garaipenean bezain ona izango delakoan gaude, egunero berdin jokatzen ez dela kontuan hartuta ere.
Azken finean pronostikoak bete dira, eta ez gara emaitzaz ari. Pronostikoak zioen arerioa atzean sartuta egongo zela, lan ikaragarria egitean, espazioak ixteko etengabeko laguntzekin eta kontraerasoan saiatuko zela. Eta halaxe izan da. Gainera estrategian etekina lortuz gero, panorama iluna topatu dugu eta are ilunagoa izan da amaiera.




Sevillak 1 Athletic Clubek 2


Athletic Clubek 1-2 irabazi dio Sevilla FC taldeari. Iraola eta De Marcos golegileak izan dira. Navasek sartu du andaluziarren gola. Hemezortzi urte pasa eta gero, nahiz eta etxekoak tartean Bigarren Mailan egon diren arren, Sanchez Pizjuanen berriro garaipena erdietsi da, nagusitasun osoz gainera, baina merezi baino alde gutxiagorekin. Gainera hamabigarren partida jarraian galdu gabe bete du Athletic Clubek. Marka ederra, batez ere bolada ona sailkapenean azpimarratzen duelako, orain badirudi baietz, taldea hamazazpi punturekin gora begira jartzeko.Eta lehia berehala ipini da alde.Minutuak pasatzen ari ziren eta baloia zurigorrien hanketan zegoen (%65eko baloi jabetza), etxekoen desesperaziorako. Gainera Caceres lesionatu da eta azken hamar minutuetan bat gutxiagorekin ibili dira. Ia ia esan daiteke Athletic ez dela konturatu, berdin segitu baitu jokatzen eta hirugarrena gertu egon da. Muniainek ezin izan du Varas gainditu… eta edozein jokaldian berdinketaren arriskua bazegoen arren, Athleticek primeran amaitu du partida bere neurria aztertzeko baliogarria den arerioren aurka, aurrekoetan Vila-real, Atletico Madrid, Valentzia edota FC Bartzelona izan ziren arren.
Oraingo honetan gainera, ez dago lesio larririk, ezta txartelik ere eta argi eta garbi geratu dena hauxe da: taldea ibili badabil edozein jokalaria bertan sartuta, horregatik hamaika ikusteko jaioak gara, dozena bat ere ea hamahirugarrena Granadaren aurka heltzen garen.



Athletic Clubek 2 FC Bartzelonak 2


Athletic Clubek eta FC Bartzelonak bina berdindu dute San Mamesen. Herrerak eta Llorentek egin dituzte gure taldearen golak eta Fabregasek eta Messik bisitariarenak. Teoriari jarraituz, puntu on bat munduko talde onenaren aurka eta hamargarren partida jarraian galdu gabe, puntu on bat partida ikusgarri batetan, jokoarengatik, grinarengatik, kalitatearengatik eta gurean bizitako giroarengatik baita ere, baina oraingoz behintzat zapore gazi-gozoa uzten diguna, behar bada Athletic Club bitan markagailuan aurretik ipini delako eta berdinketa azken uneotan, gutxien espero zenean heldu delako. Hori bai, baliteke datozen egunotan, lasaiago klubetako lehiaketen geldiune honetan, ikuspegi baikorragoa izatea eta egindakoari etekin gehiago ateratzea, nahiz puntuetan mugiezina den. Hori bai, Sevillan Amorebietak eta Iturraspek ezin izango dute jokatu, gaur ikusi dituzten txartelen ondorioz.Guzti hori ahaztu barik norgehiagoka hasi baino lehen milaka izango zirela berdinketaren onurak goraipatuko zituztenak. Eta are gehiago Barçak partidari nola ekin dion ikusita.



Partida bateko zigorra Iturrasperentzat
EEFFren Lehiaketa Batzordeak partida bateko zigorra ezarri dio Ander Iturraspe jokalariari zikloko bosgarren txartela denez gero.

Salzburgek 0 Athletic Clubek 1


Athletic Clubek UEFA Europa Leagueko final hamaseirenetarako txartela eskuratu du, Multzoen Fasea amaitzeko oraindik partida bi falta direnean, etxean aspaldian galdu gabe zegoen FC Salzburg 0-1 mendean hartu ondoren. Ander Herrerak gure taldearekin lehen gol ofiziala egin du 37garren minutuan eta, oraingoan bai, berdez jokatu dutenek abantailari eutsi diote eta jada dira bederatzi norgehiagoka segidan galdu barik daramatzagunak. Hamargarrena lortzea zailagoa dirudi, FC Bartzelona ahalguztiduna San Mamesera bisitari baitatorkigu igande honetan bertan, baina inork ez dezala pentsa gure taldeak jokatu baino lehen amorea emango duenik.Baina domekako hitzordua hor zegoen arren, taldeak berebiziko erronka zeukan Austrian, etxekoek sailkapenerako borrokan murgilduta baitzeuden, irabaziz gero buru belarri gainera. Athletic Cluben hasiera eguna bezala izan da, hots, hotza, nahiz eta Salzburg kontraerasoan gusturago sentitzen zela zirudien, San Mamesen bezala, baina oraingo honetan erraztasun gutxiago topatu du. Halaz ere, etxekoek baloi inozoak berreskuratzean arriskua sortzen zuten.


Sportingek 1 Athletic Clubek 1                  
Athletic Clubek puntu bat erdietsi du Sportingen aurka, partida banako berdinketarekin amaitu eta gero. Susaetak bigarren zatian aurreratu du gure taldea eta Bilicek, baloia Barralek desbideratu eta gero, banakoa ezarri du. Zortzigarren norgehiagoka jarraian galdu gabe, zaleen portaera bikaina eta beste bi jokalari minduta, futbol zelaiaren egoerak ez baitu batere lagundu, besteak beste David Lopezek eta Ekizak orkatila zartadura banarekin amaitu baitute.

Sporting hobeto ibili da lehen zatian, presioa ondo eginez eta bizkarra uste eta desio baino gehiagotan harrapatu gaitu. Bigarren zatian aldiz, Athletic Clubek baloi jabetza gehiago izan du, baina sakontasun gehiegirik gabe.
Jende asko El Molinonen, giro ona futbolera jokatzeko, soropila kenduta, eta etxekoak indartsu. Barralek altuegi ezkerrez errematatu du lehendabiziko minutuan eta lehen zatiko dinamika zein izango zen argi utzi du: baloi luzeak San Jose eta Ekizaren bizkarraren bila eta presio handia.


Athletic Clubek 3 Atletico Madrilek 0

Athletic Club bere zazpigarren partida jarraian galdu gabe lotu du gaur Atletico Madril 3-0 mendean hartu ondoren, batez ere bigarren zatian egindako lan oso on bati esker. Llorentek, bi aldiz, eta Toquerok sartu dituzte golak. Gurpegiri dedikatu zaion garaipenaren ostean Athletic Club zortzigarren kokatzen da sailkapenean, baina okerrena da Amorebieta eta Javi Martinez (bosgarren txartel horia du ere) lesionatu egin direla. Ia atsedenik gabe, Xixonera doa taldera zortzigarrena galdu barik pilatu guran.Bitartean gaurko euria jasaz gozatu beharko: golak, indarra eta jokoa gorantz begiratzeko. Lehia, dena den, geure aldetik ez da oso kementsu hasi.
Valentzia 1-1Athletic Club
Athletic Clubek puntu bat urratu du Valentzia CFren aurka Mestallara eginiko bisitaldian. Muniainek egin du gure taldearen gola bigarren zatian eta Soldadok berdindu du lehia amaitzear zela. Pena bat berdinketako gola noiz iritsi den kontuan hartuta, baina azken finean puntu on bat Ligan erreskadan lau partida galdu gabe pilatzeko, zortzi puntu guztira, eta europar lehiak kontuan hartuta, jada sei direla galdu barik Vila-realen aurka berdindu genuenetik.Alderik txarrena, beste behin ere, lesioek osatu dute. Carlos Gurpegik ezker belaunean mina hartu du eta gauza bera gertatu zaio Fernando Llorenteri. 






Athletic Clubek 2 FC Salzburgek 2


Athletic Clubek puntu bat erdietsi du FC Salzburgen aurka San Mamesen bina egin ondoren. Wallner eta Leonardo izan dira bisitaren golegileak lehen zatian eta Llorentek egin ditu zurigorrien gol biak, penaltiz, bigarren zatian. Gure taldeak baloiaren monopolioa izan du, baina sakontasuna falta zaio lehen ordu erdian eta zailtasun handiak izan ditu bigarren zatian austriarrak ondo kokatu baitira abantailari eusteko.
Gauzak horrela Athletic Clubek multzoko lidergoari eusten dio, zazpi punturekin, eta hiru puntuko abantaila mantentzen du gaurko arerio eta PSG-rekiko, frantziarrak Bratislavan golik gabeko berdinketarekin amaitu eta gero. Hurrengo hitzordua Salzburgen, hemendik bi astetara izango da, baina bitartean egur gehiago: Valentzia, Atletico Madril eta Sporting Ligan.



Javi Matinezen egoera
Javi Martinez: Kolpea bularrean. Eritetxe batera eraman dute froga osagarriak egiteko. Hausturarik ez dauka eta frogen ostean bere etxean dago jada.

Athletic Clubek 3 Osasunak 1

Athletic Clubek Club Atletico Osasuna 3-1 mendean hartu du, geldialdiaren osteko lehen partidan. Muniain, Gabilondo eta Javi Martinez gure golegileak izan dira, guztiak lehen zatian eta Nekounamek partidaren azken uneotan, penaltiz, bisitarien gola egin du.Ligako lehendabiziko garaipena etxean, lehiaketa berberean bigarrena jarraian –biak derbyak-, hirugarren partida erreskadan irabazita eta laugarrena galdu barik. Sailkapenean gauzak ez daude oraindik guztiz argi, baina gutxienez gure burua erdialdean kokatu dugu. Ez dira zenbaki txarrak zain daukagun norgehiagoken zerrendari ekiteko, eta gozamenerako denborarik gabe Salzburg datorkigu bisitari, ostegunean bertan San Mamesen.


Erreala 1-2 Athletic Club
Athletic Clubek Ligako lehen garaipena lortu du Anoetan Real Sociedad taldea 1-2 mendean hartu ondoren. Llorentek egin ditu gure taldeko gol biak eta Iñigo Martinezek etxekoena. Zurigorriek azken partidetako bolada onari ekin diote eta bigarren zatiko lehen hogei minutuak kenduta nagusi izan dira hainbat uneotan zoratu egin den partidan.Bigarren minutuan De Marcosen barneraldia eta jaurtiketa ez dira nahiko izan Bravo gainditzeko eta aldaratzea Llorentek zutoinera bidali du.
Ondorengo kornerra Gurpegik buruz langa gainetik bidali du. Termometroak 30 graduen inguruan zeuden, harmailetan altuagoak, eta hasiera indartsuaren ostean indarrak parekatu dira, arrisku zentzazioa soilik Bravoren inguruan nozitzen zen arren.Bost puntu beheko zulotik ateratzeko eta azken asteotan genion legez, zentzazioak eta jokoa garrantzitsuagoak ziren, nahiz eta emaitzak eta puntuak behar.




Athletic Club 2-0 PSG
Atzo ATHLETIC CLUB-PSG ren kontrako partidua jolastu zan.
Athletic-ek nagusi izan zan partidu guztian zehar eta horregaitik ematz positiboa atara eban partidu horretatik athletic 2-0 psg. Lehenengo gola Gabilondok sartu eban, gol ikaragarria izan zan, jokaldia primerakoa izan zalako. Eta bigarrena berriz, Susaetarena izan zan, Aurtenetxeren erdiraketa bikainaren ostean. Norgehiagoka polita egiteaz gainera, emaitza honi esker, zurigorriak Europa Leagueko F Multzoan lehen postuan kokatu dira.                                                                              


Nesken berriak:
Lagunak - 0 Athletic Clubek 3
Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztuko du Lagunaken aurka: Andere, Iraia, Tzibi J., Irene, Saioa, Itsaso, Olabarrieta,
 Guru, Orueta, Ibarra eta Nekane. Aulkian Ainhoa, Arranz, Joana, Irune, Manu, Beristain eta Erika. egongo dira.
Lagunak: Cortés, Yosune, Miriam, Maite, Raquel, Julia, Sara, Eunate, Danya, Tiara eta Susana. Aulkian Irene, María Goñi (ps), Amaya, Bastyr, Argiñe eta Nekane egongo dira.
Epailea Acedo izango da, eta Galdise eta Caparrós, laguntzaileak
17:03 Hasi da partida
(5') 0-1. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Ibarraren erdiraketa, eta Guruk gola lortu du.
(40') Nekanek, buruz, eta baloiak zutoina jo zuen.
17:49 Lehen zatiaren amaiera
18:05 Bigarren zatia hasi da
(46') Bi aldaketa Athletic Cluben. Joana eta Erika, Olabarrieta eta Gururen ordez.
(71') Aldaketa Athletic Cluben. Irune Murua, Itsasoren ordez
(74') 0-2. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Joana Flavianok. 
(92') 0-3. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Irune Muruak.


Athletic Clubek 3 Levantek 1
Athletic: Ainhoa; Iraia, Tzibi, Irene, Ibarra, Flaviano, Olabarrieta (min. 59, Itsaso), Guru (min. 75, Beristain), Orueta, 
Nekane (min. 69, Manu) eta Erika.
Levante: Paños; Maider, Ruth, Mariajo, Alicia (min. 60, Fernández), Nerea (min. 69, Andrea), Anabel, Alba, Mariví, Alexia, eta Benauer.
Goleak 1-0. Min. 45, Nekane; 1-1. Min. 47, Alicia; 2-1. Min. 72, Erika; 3-1. Min. 84, Erika
Nahiz eta azkenean gaaipena lortu, Athleticek sekulako lana egin behar izan zuen Levanteri irabazteko. Zurigorriek lehendabiziko gola lehenengo zatia bukatzear zegoenean lortu zuten, baina levvantiar taldeak berdinketa egin zuen bigarren zatiako estraineko jokaldian. Dena den Erikak lortutako golek lasaitasuna eraman zuten markagailuan eta puntuak Lezaman geratu ziren.


Emakumezkoen taldeak, Berangon
Athletic Clubeko emakumeen taldeak laguntarteko partida jokatu du, gaur, azaroaren 15ean, arratsaldeko 18’00etan, Berangoko Iturriaga futbol zelaian. Aurrean Euskadi Sub-18 Selekzioa izango da.
Emaitza, 2-1 izan da, Athletic Cluben alde. Golegileak, Manu eta Naiara Beristain izan dira.


Rayok 2 Athletic Clubek 3
Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztuko du Rayo Vallecanoren aurka: Ainhoa, J.Flaviano, Nekane, Tzibi, Iraia, Orueta, A.Olabarrieta, Ibarra, Erika, Guru e Irene. Aulkian Arranz, Itsaso, Manu, Andere, Gangoiti, Paula eta Beristain egongo dira.
Rayo Vallecano: Alicia, Piti, Natalia, Saray, Jenni, Chini, Burgos, Ale, Uxue, Ana eta Marta. Aulkian Estefi, Fumi, P.Gudiel, Esther, Ana María, Mellado eta Paloma egongo dira.
Epailea Puerta Sanchez izango da, eta Llanos Muñoz eta Mingoarranz Feito, laguntzaileak.
12:04. Hasi da partida.
(34') Nekaneren aukera, bakar bakarrik, Aliciaren eskuetara bidali du baloia.
(40') 0-1. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Gururen erdiraketa, Aliciaren hutsa eta Erikak gola lortu du
ATSEDENALDIA
13:10. Hasi da bigarren zatia.
(51') 1-1. Sarayk, faltaz.
(53') 2-1. Jenniren erdiraketa eta Uxuek gola lortu du.
(57') 2-2. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Gururen erdiraketa eta Erikak berdinketa lortu du
(59') Aldaketa: Manu Nekaneren ordez
(60') Aldaketa: Fumi Anaren ordez.
(78') 2-3. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Guruk, Erikaren pasea aprobetxatuz.
AMAIERA
Athletic Club 2 Sant Gabriel 0
Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztuko du Sant Gabriel aurka: Ainhoa, J. Flaviano, Nekane, Tzibi, Iraia, Orueta, Olabarrieta, Ibarra, Erika, Guru eta Irene. Aulkian Andere, Arranz, Itsaso, Manu, Gangoiti, Paula eta Beristain egongo dira.
Sant Gabriel: Marina, Keller, Romero, Alba, Baudet, Carol, Marta, Cubí, Georgina, Rocío eta Eva. Aulkian Jessica, Julia, Dori eta Raisa egongo dira.
Epailea Zarrabeitia Arrieta izango da.
12:02. Hasi da partida.
(21') Aldaketa Sant Gabrielen: Julia Martaren ordez.
13:08 Hasi da bigarren zatia.
(56') GOOOOOOOOOOOLA! 1-0. Oruetak
(61') Aldaketa Athletic Cluben: Manu Nekaneren ordez.
(64') Txartel horia Marinari.
(65') Txartel horia Caroli.
(75') Aldaketa Athletic Cluben: Itsaso Olabarrietaren ordez.
(75') Aldaketa Sant Gabrielen: Raisa Georginaren ordez.
(80') Aldaketa Athletic Cluben: Gangoiti Erikaren ordez.
(81') GOOOOOOOOOOOLA! 2-0 Carol, bere atean
(85') Aldaketa Athletic Cluben: Beristain Gururen ordez
Athletic Club 4-1 Espanyolek
Atzo Lezaman Athletic-ek RCD Espanyolen kontra jokatu eban eta 4-1 geratu ziren, nahiz eta lehenengo zatian berdinduta bukatu, bigarrenean zurigorriak jaun eta jabe izan ziren, eta gol aukera asko izan zuten. Athletic-ek lehenengo minutuetan gola sartzea lortu eben. Espanyolek penaltiz lortu eben berdinketa 30.minutuan. 
Lezaman batu ziran 1000 jarraitzaile.

No hay comentarios:

Publicar un comentario